Wynton Kelly: A Model for Soloing, Comping, and Rhythm Section Interplay
Gako-hitzak:
Wynton Kelly, jazz pianoaren akonpainamendua, sekzio erritmikoan interakzioa, jazz pianoaren pedagogia, jazzean inprobisazioaLaburpena
Jazz kritikari, musikari eta irakasleek aho batez goratu dute Wynton Kelly pianista. Hala ere, Kellyren bereizgarri estilistikoak ez dira oraindik esparru akademikoan sakon aztertu. Artikulu honetan Kellyren trebetasunak aztertzen dira inprobisatzaile eta laguntzaile gisa, bai eta sekzio erritmikoan interakziorako gaitasuna ere, transkripzio eta analisiaren bitartez. Ikerketa honen emaitzak jazzeko pianistentzat esanahi pedagogikoa dute, artista honen inguruko ikasketa bideratuz eta, azkenik, laguntzaile gisa trebetasunak sendotuz.