Projecto Miño: diálogos intertextuales, discurso identitario y políticas culturales
Gako-hitzak:
Galizia, jazza, musika tradizionala, intertestualtasuna, hibridazioa, elkarrizketaLaburpena
Galiziako jazzak, XX. mendeko azken bi hamarkadetan izan zuen garapenean eragina izan zuten idiosinkrasia kulturalak berak, eta espazioa partekatzen zuten adierazpen musikalen alderdi jakin batzuk bereganatzeak. Artikulu honetan, Baldo Martínez kontrabaxu
jotzaile eta konpositorearen Projecto Miñoren elementu hibridoetan eta intertestualetan sakontzen da, haren kontzeptualizazioan eta gauzatzean parte hartzen duten alderdi politiko eta identitarioak agerian jartzeko. Era berean, musikari berari eta albumean
bertan nahiz testuinguru sozio-politikoan ezartzen diren eraginei, kontaktuei eta elkarrizketei buruzko elementuak aztertzen dira.