Los walking bass solos en el contrabajo de jazz. Una perspectiva histórica.
Gako-hitzak:
jazz, kontrabaxua, inprobisazioa, walking bass, walking bass solo, analisia, teknikaLaburpena
Walking bass soloak jazz kontrabaxu jotzaileek batzuetan erabiltzen duten teknika bat da, non beltza den figurarik erabiliena. Laguntzaile moduan aritzen denean erabiltzen dutenarekin antzekotasuna dela eta, teknika hau gutxiagotan ikertua izan da. Artikulu honek walking bass soloak nabarmendu eta balioan jarri nahi ditu inprobisatzeko era gisa, jazz komunitatean gutxietsia izan den teknika zaharrenetariko baten historia errepasatuz.