zk: 07 (2024): Jazz-hitz 07

					View zk: 07 (2024): Jazz-hitz 07

Jazz-hitz jazz musikaren inguruko ikerketa aldizkaria da, Musikene-Euskal Herriko Musika ikastegiaren Jazz Departamentuak bultzatua eta musika genero horri lotutako zientzia-lanak oso ikuspegi zabaletik argitaratzeko asmoa duena.

Aldizkaria irauteko bokazioz jaio da, urtean behin emango delarik argitara; nazioarteko komunitatearen interesa pizteko bokazioa ere baduenez herrialde eta hizkuntza ezberdinetako kolaboratzaileei irekitzen die bere ateak.

Jazz-hitz aldizkariaren 7. aleak askotariko izaera duenez, askotarikoak dira bertan jorratzen diren gaiak: Espainiako jazzaren figura garrantzitsuei buruzko artikuluak, musika horren harrerari, zabalkundeari eta irakaskuntzari buruzkoak, bai eta beste diziplina artistiko batzuekin lotzen duten artikuluak ere.

Argitaratuta: 2024-09-26