Clifford Brown con Tadd Dameron: crónica del verano de 1953
Laburpena
1953ko udan Tadd Dameronek grabazio saioa antolatu zuen bere noneto berriarekin, Clifford Brown tronpeta jotzailea barne zela. Uztailean Atlantic Cityko Paradise klubean kontratatu zituzten udako denboraldian aritzeko, baina handik gutxira Brownek alde egin zuen Lionel Hamptonekin, Dameronen taldean sortutako arazoak medio. Garai honen inguruko anekdotak ugariak izan arren, Brownek Dameronekin izandako topaketa orain
arte uste izandakoa baino laburragoa izan zen.