Diego Amador: sortzez flamenkoa den artista batek Espainian egindako flamenco jazz berritzailea

Egileak

  • Sergio Pamiés Rodríguez

Gako-hitzak:

Diego Amador, flamenco jazz, Paco de Lucía, Chick Corea, flamenko berria, piano flamenkoa

Laburpena

Besteak beste Miles Davis, John Coltrane, Pedro Iturralde, Paco de Lucía, Chick Corea, Jorge Pardo, edo Chano Domínguez bezalako artisten ekoizpenei flamenco jazz edo jazz flamenco etiketan eman zaie. Peter Manuel, Juan Zagalaz edo Sergio Pamies bezalakoen
arestiko argitalpenek argudio berriak eman dituzte musika-analisiaren bitartez, eta musika honek flamenkotik zein jazzetik hartzen dituzten elementu batzuk argitzen lagundu dute. Hala ere, sustrai erabat flamenkoak dituzten eta Paco de Lucíaren ondorengo
belaunaldikoak diren artistek, Diego Amadorrek, esaterako, sortutako fl amenco jazza oraindik ikertu beharra dago. Diego Amadorrek 90eko hamarkadatik gaur arte erabilitako harmonia, erritmo, forma, tinbre eta instrumentazio-tekniken analisiak artista
honek flamenco jazzari egindako ekarpenak argitzeaz gain, jazzetik maileguan hartutako elementuek bere flamenko nortasuna ete flamenkoa pianora eramanez bere ikuspegi paregabea nola sendotzen duten azaltzen du.

Downloads

Argitaratuta

2024-09-26

Zenbakia

Atala

Artikuluak