Egileentzako gidalerroak
JATORRIZKOAK AURKEZTEKO ARAUAK
1. Lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izango dira, ezin dira beraz aurretik osorik nahiz zati batean argitaratutakoak izan.
2. Nazioarteko zientzia-komunitatearen edozein hizkuntzatan edo Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan bidal daitezke.
3. Lan guztiek jasoko dute aldizkariaren Erredakzio Batzordearen irizpena. Horretaz gain gutxienez bi ebaluatzaileek aztertuko dituzte, horietatik bat beti kanpo-ebaluatzailea izango delarik.
3.1. Onarpenerako irizpideak: interes zienti.koa, metodologia, lanaren antolaketa eta egituraketa, erabilitako iturriak eta proposamenaren barne-koherentzia baloratuko dira; era berean, kontuan hartuko dira alderdi formalen zuzentasuna, hizkuntzari eta idazketari dagokienez, zitazio-moduak eta lanaren hedadura.
3.2. Berrikuste prozesua: jatorrizkoak jaso ondoren ebaluatzaileei bidaliko zaizkie, 60 eguneko epea izango dutelarik 3.1 atalean adierazitako irizpideen arabera txosten bat bidaltzeko. Ebaluazioa positiboa bada, ebaluatzaileek proposatutako aldaketak, iradokizunak eta zuzenketak egileei bidaliko zaizkie, eta 30 eguneko epea izango dute artikuluaren behin betiko testua bidaltzeko.
3.3. Probak zuzentzea: aldizkariaren alearen lehen maketazioa egin ondoren, egile bakoitzari bere artikulua bidaliko zaio azten berrikuspena egin dezan. Horretarako 20 eguneko epea kalkulatzen da.
4. Jatorrizkoak Word formatuan aurkeztuko dira eta atxikitako dokumentu gisa bidalitako dira jazz-hitz@musikene.net helbide elektronikora.
5. Lanek gehienez 30.000 karaktere izan ditzatela gomendatzen da (espazioak barne). Erredakzio batzordeak luzera hori gainditzen duten testuak berrikusiko ditu eta salbuespena onar dezake edo gomendatutako luzerara murriztea eska dezake.
6. Azaleko orrian izenburua (gutxienez zortzi hitzekoa eta beharrezkoa izanez gero azpititulu batekin), egilearen edo egileen izena (bigarren izena inizialez bakarrik) eta bi abizenak, datu pertsonalak (helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta filiazioa —Kontserbatorioa, Unibertsitatea…—) eta lan-amaiera data agertuko dira.
7. Lanak laburpen adierazgarri batekin emango dira, gehienez 60 hitzekoa. Gako-hitzak ere aipatuko dira (8 gehienez), garrantziaren arabera ordenatuak. Laburpena eta gako-hitzak gazteleraz eta ingelesez bidaliko dira.
8. Orri bereizi batean egilearen kurrikulumaren laburpena txiki bat emango da (gehienez 8 lerro).
9. Artikuluen eta erreseinen proposamenen egileei genero-berdintasunerako jardunbide egokiak behar bezala bete ditzatela eskatzen zaie, hizkera inklusiboa eta ez-sexitsa erabiliz.
10. Formari dagozkion arauak
10.1. Orrialdeak eta kapitulu edo atalak modu korrelatiboan zenbakituko dira.
10.2. Letra mota Garamond izango da. Neurria berriz 12 puntukoa testuaren gorputzean eta 10 puntukoa oinetako oharretan.
10.3. Tarte bikoitzaz idatziko da segidako paragrafoetan lerro txuririk utzi gabe. Lerro txuri bat utziko da tituluaren aurreko paragrafoaren ondoren eta paragrafo luze bereizi batean aipamen luze baten hasiera eta amaieran.
10.4. Lerrokatzea: testu osoan justi.katua egongo da (oinetako oharrak barne)
10.5. Testu prozesadoreek lehenetsiak dituzten marjinak erabiliko dira
10.6. Koskak erabiliko dira paragrafo bakoitzaren hasieran eta aipamen luzeetan (0’5 eta 1’25 cm. bitartean).
10.7. Letra etzana musika obren, liburuen, aldizkarien eta egunkarien izenburuak nabarmentzeko erabiliko da, bai eta atzerriko terminoak adierazteko ere.
10.8. Komatxo bikoitzak (“ ”) hitzez hitzezko aipamen laburrak kopiatzeko erabiliko dira, bai eta obra handiago batean edo liburu edo aldizkari baten ataletan dauden musika piezen tituluak nabarmentzeko ere.
10.9. Letra lodia lanaren izenburua eta bere atal ezberdinak nabarmentzeko soilik erabiliko da.
10.10. Azpimarratua lanaren atal ezberdinetako izenburuak nabarmentzeko soilik erabiliko da.
10.11. Lana egitekoan erabiltzen diren aipamen eta erreferentziak koherenteak izan behar dute eta APA 7aren estilo arauak jarraitu behar dituzte.
10.12. Irudi eta ilustrazio guztiak (gra. koak, .gurak, musika adibideak…) zenbakitutako irudi-oina eraman beharko dute eta zuri-beltzean aurkeztuko dira jpg. formatuan gutxienez 300 pixeletako erresoluzioaz. Proposatzen diren ilustrazioen argitalpen baimenak egileak kudeatu beharko ditu.
11. Aipatutako lanak kudeatzerakoan tratatzen diren datu pertsonalak MUSIKENE (G20738423) Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren tratamendu-sistemetan sartuko dira, horietan jasotako informazioa kudeatu, argitaratu eta zabaltzeko. Artikuluak argitaratzeak berekin dakar lanaren egilearen izena, abizenak, lanbide-filiazioa eta helbide elektronikoa argitaratzea. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eta eramateko eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta bere datu pertsonalak babesteari buruzko beste edozein eskabide egin ahal izango du helbide honetan: Musikene Europa plaza, 2, 20018 Donostia (Gipuzkoa); telefonoa: 943023750; helbide elektronikoa: datuen.babesa@musikene.eus. Kontrolerako aginpide den Datuak Babesteko Espainiako Agentziara (aepd.es) jo dezakezu. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, gure webgunean dagoen “Pribatutasun Politika” ikus dezakezu.
12. Onartutako originalen egileek beren lanaren eskubide intelektualak izaten jarraituko dute, baita hortik eratorritako erantzukizunak ere, baina erreprodukzio-eskubideak berriz Musikeneri lagako dizkiote. Artikulu osoa edo zati bat beste medio batean argitaratu nahi izanez gero, Musikeneri jakinarazi beharko diote, eta artikulu hori aldez aurretik Jazz-hitzen argitaratu dela adierazi beharko dute.
13. Arau hauek onartzea eta betetzea sine qua non baldintza izango da lanak argitara daitezen.
EGILEARI ARGITALPEN ERABAKIA MODU ARRAZOITUAN JAKINARAZTEKO PROTOKOLOA
Ebaluatzaileei eskatutako txostenak jaso ondoren, aldizkariaren zuzendaritzak eta erredakzio batzordeak aipatutako txostenen irizpena aztertuko dute, eta egileari jakinaraziko diote proposatutako artikulua onartzeko edo baztertzeko erabakia.
Komunikazio arrazoitu horrek erabakiaren zergatiak jasoko ditu artikulua argitara daitekeen ala ez adieraziz, eta, hala badagokio, berrikusleek proposatutako aldaketak, zuzenketak eta iradokizunak adieraziz.
ETIKAREN ETA JARDUNBIDE EGOKIEN ADIERAZPENA
Jazz-hitz aldizkariak Argitalpenetako Etika Batzordeak (COPE) aldizkari zienti. koetarako proposatzen duen jokabide kodea eta jardunbide egokiak hartzen ditu erreferentziatzat.
— Artikuluak kanpoko pare anonimoek ebaluatuko dituzte, irizpide zientifikoekin, eta ebaluazio prozesu osoaren konfidentzialtasuna eta anonimotasuna bermatuko da, bai lanen egiletzari dagokionez, bai berrikusteaz arduratzen diren ebaluatzaileei eta igorri ditzaketen txostenei dagokionez.
— Jazz-hitz aldizkariak plagioa edo iruzurrezko edukiak identifikatzeko konpromisoa adierazten du, eta ezabatu egingo ditu testuaren egiletzarekin eta hura egiteko erabilitako iturrien aipamenarekin lotutako errespetu eta osotasun printzipioak betetzen ez dituzten artikuluak, edo aurretik, osorik edo zati batean, argitaratu direnak.