About the Journal

Jazz-hitz
Jazz musikaren ikerketa aldizkaria

Jazz-hitz jazz musikaren inguruko ikerketa aldizkaria da, Musikene-Euskal Herriko Musika ikastegiaren Jazz Departamentuak bultzatua eta musika genero horri lotutako zientzia-lanak oso ikuspegi zabaletik argitaratzeko asmoa duena: historiari
edo estilo eta interpretatzaile ezberdinen analisiari buruzko ikerlanak, beste musika batzuekin (klasikoa, herri-musikak…), beste adierazpen artistiko batzuekin (zinema, argazkigintza, literatura, arte figuratiboak…), edo disko industriarekin eta
komunikabideekin konektatzen duten ikerlanak, bai eta egoera sozial, politiko edo kulturalarekin, bere irakaskuntzarekin edo interpretazio-praktikaren ikerketarekin zerikusia duten bestelako alderdiak ere. Gai espektro zabal horri esker ikuspuntuetan aniztasuna izango duen aldizkaria nahi da, jazz musika izanik ardatza eta puntu amankomuna, musika adierazpen honetan interesa duen irakurleak bere ikuspuntua aberasten lagunduko dioten azterlan eta ikerlanak eskura izan ditzan.

Aldizkaria irauteko bokazioz jaio da, urtean behin emango delarik argitara; nazioarteko komunitatearen interesa pizteko bokazioa ere baduenez herrialde eta hizkuntza ezberdinetako kolaboratzaileei irekitzen die bere atea. Izaera zientifikoari
eusteko helburua du, bereziki prozesu editorialaren, bertan argitaratzen diren ikerketa artikuluen edukietan eta baita bere difusioan ere kalitatea ziurtatzen duten irizpideetan.

Jazz-hitz aldizkariak ikerlanaren ikuspuntutik musika hau ikusgai egiten eta ezagutzera ematen lagundu nahi du, jazzaren interpretazio alorra aberastuko eta osatuko duen eremua landuz.