Reconectando: influencias musicales entre la música electrónica de baile y los combos del UK Jazz actual (2016-2023)
Gako-hitzak:
musika elektronikoa, UK Jazz, sekzio erritmikoa, dantza-musika elektronikoa, musika-ekoizpena, jazza, afrobeatLaburpena
Dantzari eskainitako musika elektronikoa egungo sorkuntzan eragin handiena duen generoetako bat da. Erresuma Batua izan da hedapen horren eragile nagusietako bat. Bultzada horretan, egungo jazz britainiarrak bere ondarea eta eragina hartzen jakin du,
musika elektronikoaren eragina duen nazioarteko musika-eszenan oihartzun handiko mugimendua eratzeko. Artikulu honek hainbat elementu azaltzen ditu, musika-elementuak, musika-ekoizpenekoak eta instrumentu-taldeen konfiguraziokoak, musika-fenomeno
horretan bi tradizioen arteko harremana ulertzeko aukera emango digutenak.
