Una grabación inédita: el ensayo de Tete Montoliu para las pruebas de selección de la International Youth Band (1958)

Egileak

  • Teresa Luján

Gako-hitzak:

Tete Montoliu, George Wein, International Youth Band, Newport, blues, bebop

Laburpena

1958ko otsailean, Tete Montoliu pianista katalana Madrilera joan zen Newporteko Jazzaldiaren zuzendari zen George Weinen aurrean entzunaldi bat egiteko. Wein Europako hainbat hiriburutan zebilen bakarlari onenak aukeratzeko helburuz, asmo handiko proiektu baterako: European Youth Band. Entzunaldi horretara Madrilgo hainbat musikari batu ziren, eta Montoliuk aurrez bildu zituen entseatu eta saioa planifi katzeko. Entsegu haren grabazio bat erregistratu zen zinta magnetofonikoan, orain dela gutxi aurkitutakoa. Artikulu honen helburua soinu-dokumentu argitaragabe hau Europako eta Espainiako jazzaren historiaren barruan kokatzea da, eta, bereziki, Tete Montoliuren esparru biografi koan. Grabazioaren edukia ere aztertuko da, piano-jotzaile katalanak
inprobisatutako bluesari arreta berezia eskainiz, haren hizkuntza aztertuz eta pieza horrek bere ibilbide musikalean duen garrantzia balioetsiz.

Downloads

Argitaratuta

2025-10-20

Zenbakia

Atala

Artikuluak