Uneko zenbakia

zk: 08 (2025): Jazz-hitz 08
					View zk: 08 (2025): Jazz-hitz 08

Jazz-hitz jazz musikaren inguruko ikerketa aldizkaria da, Musikene-Euskal Herriko Musika ikastegiaren Jazz Departamentuak bultzatua eta musika genero horri lotutako zientzia-lanak oso ikuspegi zabaletik argitaratzeko asmoa duena.

Aldizkaria irauteko bokazioz jaio da, urtean behin emango delarik argitara; nazioarteko komunitatearen interesa pizteko bokazioa ere baduenez herrialde eta hizkuntza ezberdinetako kolaboratzaileei irekitzen dizkie bere ateak.

Jazz-hitz aldizkariaren 8. aleak askotariko izaera duenez, askotarikoak dira bertan jorratzen diren gaiak: Espainiako edo Erresuma Batuko jazzaren figura eta genero garrantzitsuei buruzko artikuluak, musika horren harrerari eta zabalkundeari buruzkoak, edo abestien analisi harmonikoa sakontzen duten artikuluetara.

Argitaratuta: 2025-10-20
View All Issues